XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sortutako Legekarien Batzordeen lana osatzeko, Kodegintza Batzorde Orokorraren 1953. urteko urriaren 23ko Dekretu Organikoak, bere barnean Batzordekide foruzaleak sartzea agindu zuen, eginiko bildumak ikertu eta zegozkien aurreproiektuak gobernuaren menpean jar zitzaten.

Batzorde Iraunkorrak, Batzordeko Lehendakariaren ardurapean, Bizkaiko eta Arabako batzordekide foruzale eta Lehen saileko Ordezkariekin osaturiko Sail berezi bat sortzeko agindu zuen, 1928. urtean Bilboko Abokatuen Elkargo Txit Argiak egindako txostena oinarritzat hartuz, aurreproiektu bat idatz zezan.

Gobernuari aurkeztutako testua, aurretik egindako aurreproiektuen, Foru berberaren eta Bizkaiko eta Arabako zuzenbide bereziaren inguruan sorturiko doktrina juridiko eta jurisprudentzialaren miaketa zehatz eta xehetuaren ondorioa da.

Lan honen helbururik nagusiena, tradizio juridikoaren bilduma ordenatu eta sistematiko baten bidez zein zuzenbide hispaniarren ezaguera, zehaztapen eta komunikazioaren bitartez, Kode Zibil orokor baten azterketa eta idazkuntzara heltzea da, bertan bilduko direlarik herri espainiarrean eta bertako eskualde desberdinetan bizirik dirauten erakunde bizi eta indarrekoak, erro nazionala duten errealitate natural, sozial eta juridikoen erakusleak eta berebiziko interes moral zein materialei dagozkienak.

Azken batetan helburua ez da, halanolako zuzenbide uniformea sortzea, erakundeen onartasun eta komenigarritasunari buruz jokatzea baino, nazionala denaren egituraketa eta integrazioaren bidea era amultsu eta zientifiko batez egiteko.

Forudun herrialdeko erakundeen arau erregulatzaileen indar eta aplikagarritasunaren azterketak ez du, ez Bizkaian ez eta Araban, arazo funtsezkorik planteatzen, berauetan beren zuzenbide pribatua herriaren barnemuin ekonomiko, familiar eta sozialean ondo errotuta bait dago.

Areago oraindik, Bizkaitar Foru Zuzenbidea, benetako baserri estatutua dena, espainiar baserriaren antolamendu juridikorako joera berrien aurrerapen gertatzen da, familia eta ondaren kontzentrazioaren bitartez eta kezka bakar horren zerbitzuan, Bizkaiko zuzenbide berezia, bere erakundeen oreka armonikoan, hain bikaintasun tekniko handiko tresna izanik, egungo legegilearentzat, aintzinako kutsuaz bada ere, eredu izan daitekeelarik.